XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beno, labadora martxan utzia dinat, eta banian txaboiautsa botzera.

Nahi dunan arte.

Ea noiz etortzen haizenan lehengo paraje zahar hauek bisitatzera.

Madrileña hutsa egina hago atzenaldian.

Zorionak Beleni, bere hogeitabost urte eder horiengatik.

Orain aproxteko esaion.

Gero damutan ez badu bizi nahi.

Posdata: Zezen kontuak direla eta, umetan kantatzen genuen honetaz oroitu naun bapatean.

Aitak esana: garai batean sesenan soñu sala deitzen omen zionan gure auzoko aiton xahar hizmotel batek.

Hiri ere berriz gogoratzea gustatuko zainalakoan paratzen dinat hemen.

Gogoan al daukan, neska koxkorrak ginela izeba Manularekin kantari aritu ginenekoa?:

Dira... dira... zezenak dira,
Beltz beltzak dira,
Adarrak motzak,
Punta zorrotzak:
Arrapatzen bazaitu!
Arrapatzen bazaitu!
Jota bertan hilko zaitu.

Zezena dator arkupetatik
Su dariola adarretatik
Junbala! eta junbala! eta
Santa Ana kaletik.

Goizutan ba omen dira zezenak
Españian diraden hobenak
Ezpata sartu, ziztiti zazta
Hiltzen ez direnak.
Ta toreruak hain dira txarrak
Haien kontura ai zer parrak!